JARDUERAN DAGOZAN ZENTRAL NUKLEARRAK
Santa Maria de Garoña (Burgos)
Santa Maria de Garoña (Burgos)-en kokatuta dago, Burgosetik 89 km-ra gitxi gora behera dago eta gaur egun 18 biztanle baino ez daukaz. 1971eko martxoaren 2an hasi zan lanean eta 2012ko abenduaren 16an bere jarduera amaitu eban, hala ere, zerbitzuz kanpo dagoan arren, jardueran dago batzuetan. 466 MWko BWR (Irakiten dagoan ura erabiliz) erreaktore bakarraz hornitua dago. 2006an Zoritako zentral nuklearraren jarduera behin betiko gelditu zutenetik, Espainiako estatuan dagoan zentral nuklearrik zaharrena da. eta 2009 arte lanean izango zela ezarri zen hasierako baimenean. Gerora baimenaldia luzatu zioten, eta 2013ko uztailean bukatu jako baimena. Eta gero, zentrala ixteko lanak abiatu ziran.
Nuclenor enpresa da zentralaren jabea; eta Nuclenorren jabeak, berriz, Endesa eta Iberdrola dira, erdibana. Eta uranio aberstua erabiltzen dau erregaitzat.
Trillo (Guadalajara)
Trilloko (Guadalajara) hiriburuan kokatzen dan zentral nuklearra da.1987an zabaldu eben eta gaur egun Espainian dagoan zentral nuklearrik aurreratuena da. 1.0667 MWko potentzia maila daukan PWR (Ur presioz lan egiten dauan) erreaktore mota dauka. 8.000 milioi kilobatio orduko produkzioa sortzeko diseinatu eben.
CNAT (Centrales Nucleares Almaraz-Trillo) elkarteak kudeatzen dau: Iberdrola (51,2%) Endesa (23,3%) Unión Fenosa (19,3%) Hidroeléctrica del Cantábrico (5,5%) eta Nuclenor (0,7%) izanik elkartearen kideak.
Almaraz I eta II (Caceres)
Almaraz zentral nuklearra Caceres-en kokatuta dago, zehazki Campo Arañuelo eskualde naturalean. Bi reaktore daukaz, Almaraz I eta Almaraz II, biak berdinak dira, PWR motako erreaktoreak dira, hau da, ur prezioz lan egiten daben erreaktoreak, eta 2947MW potentzia dabe. Lehenengo unitatea 1981ean hasi zan lanean eta bigarrena 1983an hasi zan lanean. CNAT elkarteak kudeatzen dau (Iberdrola, Endesa eta Union FENOSA) enpresez osotuta dago.
Cofrentes (Valencia)
Cofrenteseko central nuklearra Valencian kokatuta dago. Erreaktore bakar bat dauka BWR- 6 motako erreaktorea dana. Erreaktore honek uranioa erabiltzen dau erregai. Eta bere fusioa bero moduko energía sortzen dau. 1973an has ziran eraikitzen . Hasieran 992 MWe ko potentzia baino ez eban baina aldaketa batzuk eta aurrerakuntzak egin ostean 1110 MWeko potentzia izatea lortu da. Iberdrolak baino ez dau kudeatzen.
Vandellos II (Tarragona)
Vandellos zentral nuklearra Tarragonan kokatuta dago. Bi erreaktorez baliatzen da: Vandellos I eta Vandellos II. Baina lehenengo hau 1989an itxi zan. Vandellos II erreaktorearen eraikitzea 1981ean hasi zan (Copista enpresak hasi eban). PWR motako erreaktorea da potentzia termikoa dauka (2912 MWt) eta potentzia elektrikoa dauka (1087 MWe). Endesa (%72) eta Iberdrolak (%28) kudeatzen dabe. Baina lehenengo honek potere gehiago dauka zentralean Iberdrola baino. 2007an arazoak izan ebazan hozte sisteman eta 1,6 milioi euroko multa jaso eban.
Ascó zentrala Tarragonan kokatuta dago, Ebro ibaiaren ertzean. Bi erreaktorez baliatzen da, eta biak PWR motako erreaktoreak dira. Bata 1032,5 Mw-ko potentzia dauka eta bestea 1027,2 MW-ko potentzia dauka. Lehenengo erreaktorea 1984ko Abenduan hasi zan lanean eta aldiz, bestea 1986an. Lehengo erreaktorearen kudeaketa Endesak egiten dau eta bigarren erreaktorearen kudeaketa Endesak (%85) eta Iberdrolak (%15) egiten dabe.
JARDUERAN EZ DAGOZAN EDO ERAISPENEAN DAGOZAN ZENTRAL NUKLEARRAK
Zorita (Guadalajara)
Jose Cabrera zentrala, ezagunagoa Zorita lez, Espainian eraiki zan lehen zentral nuklearra izan zan. Guadalajarako probintziak kokatuta dago eta Union FENOSA elkarteak kudeatzen eban. 1965an hasi zan bere eraikitzea eta 1968ko abenduan izan zan bere inaugurazioa. PWR motako erreaktore batez baliatzen zan 150MWko potentzia ebana. Baina oso zaharra zanez, 2006ko Apirilean itxi eben.
Vandellos I (Tarragona)
Vandellos I Vandellos zentral nuklearrean kokatuta dago, lehen aipatu dogun moduan Tarragonan kokatuta dago. Bere erreaktorea GCR motakoa zan eta 480MW lortzen eban. Baina 1972 an itxi eben, erreaktore barruan sute bat egon zalako eta bere konponketa oso garestia izango zanez, enpresak erreaktorea itxi behar izan eban betiko.
GELDITUTA DAGOZAN PROIEKTUAK
Regodola (Lugo)
1976an zentrala egiteko proiektuari baimena emon jakon. Fenosa, Hidroelectrica del Cantabrico eta Electra de Viesgo empresak izan ziran Zentralaren kudeatzaileak. Azkenengo bi honeek %20ko partaidetzagaz.Bere erraktorea 1.000 MWe-ko potentzia izango eban.
Santillan (Cantabria)
1973an hasi zan plana garatzen. Electra de Viesgo enpresa izan zan planaren arduraduna. Hainbat manifestazio egin ziran proiektua aurrera ez ataratzeko eta azkenean proiektua modu tenporalean gelditu zan geroago interesa berpizteko. Baina azkenean ez eben plana aurrera ataratzea lortu.
Lemoniz I eta II (Bizkaia)
Lemoizko zentral nuklearra Lemoizen 1970eko hamarkadan Iberduerok eraiki zuen zentral nuklearra da. Proiektu nuklear handiago baten parte zen, eta horren arabera, Lemoizko zentralaren ondoren Ispasterkoa eta Debakoa ere eraikiko ziren.Zentralen aurka sorturiko mugimenduak Euskal Herriko historiaren zati garrantzitsua markatu zuen. Herri mugimendu berri baten sorrera irudikatu zen eta ETAk hainbat arduradun eta langile hil zituen, zentralaren aurka ere erasoak eginez. Zentralean eraikitzekoak ziren PWR motako 930 MWeko bi erreaktoreetatik lehenengoa guztiz eraiki zen, baina ez zen inoiz martxan jarri, eta bigarrena ia bukatu zen.
Sayago (Zamora)
Valdecaballeros I eta II (Badajoz)
Ez zan lanean hasi inoiz, Valdecaballeros herrian kokatuta dago (Badajoz) 1975an hasi zan eraikitzeko proiektua. Bi BWR motako erreaktoreak eukazan eta bakoitza 975 MWe-ko potentzia eban. 1984an, gobernua obren geldiketa eragin eban. Obrak oso aurreratuta egozan, Valdecaballeros Iaren %70a eginda egoan eta Valdecaballeros IIaren %60 eginda egoan. Zentral honen kudeatzailea gaur egun Endesa eta Iberdrolaz diren osotuta egoan.
Escatron I eta II (Zaragoza)
1977an Escatroneko herria Energia nuklearran ikuse eban herria salbatzeko aukera, baina urte batzuk geroago plana ez zan aurrera atera.
Trillo II (Guadalajara)
Trilloko zentral nuklearrean bigarren erreaktore bat egitea proposatu zan baina plana ez zan aurrera atara.
No hay comentarios:
Publicar un comentario